AEDk antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketetan aurkezteko epea zabalik dago jada eta parte-hartzaileek hiru lehiaketa izango dituzte aukeran, adinaren arabera. Batetik, LH-5etik DBH-2ra artekoek, narrazioa, bertsopaperak eta ilustrazioa eta, bestetik, DBH-3tik aurrerakoek, mikroipuina, poesia eta komikia
Aurten ere hiru sortzaileren kolaborazioa izan du AEDk oinarriak prestatzeko: Maider Arregi marrazkilaria, Jon Alza argazkilaria eta Aimar Mateos iazko irabazlea. Hori dela eta, elkarteak "eskerrik beroenak" eman dizkie hiruei.
Lehiaketa guztien oinarriak hemen ikusgai.