Puzzlekaxako kideek girotuko dute Musakolako erretiratuen etxea domekan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urtarrilaren 27a

Sheila Merino eta Ander Yuste, Puzzlekaxako kideak.

Otsailaren 2an, domeka, hiru dimentsiotako puzzleak eta buru-hausgarriak egingo dituzte Musakolako erretiratuen etxean, Puzzlekaxako kideen eskutik, 17:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.

Puzzlekaxako kideek girotuko dute Musakolako erretiratuen etxea domekan, hiru dimentsiotako puzzleen eta buru-hausgarrien bitartez. "Bakardadeari aurre egitea, harremanak sustatzea eta lotura sozial berriak bultzatzea izango da helburua", azaldu du Ander Yuste Puzzlekaxako kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak