Atzo, zapatua, Araba espetxean, Zaballan, partidu berezia jokatu zuen Ointxapeldunak taldeak. Ointxe saskibaloi elkarteak azaldu duen moduan, ekimen hau pertsonen arteko harremanak sendotzeko eta gizarteratzean laguntzeko helburua duen programa baten parte da, "non baloiaren bidez esperientzia paregabeak eta hurbiltasuna sortzen diren. Euskadiko buruko osasuna eta Zaballako espetxeak lankidetzan dihardute Ointxe Klubarekin, eta atzoko partidak agerian utzi du kirolak duen indarra oztopoak gainditzeko".
Jokalariak zein ikusleak pozik eta motibatuta agertu zirela gaineratu du Arrasateko saskibaloi klubak, eta guztien artean "espiritu kirolzale eta lagunarteko giro ederra" sortu zutela. Ekimen gehiagotan ere parte hartuko dutela aurreratu dute.
(Argazkiak: Ointxe)