770 euro lortu dituzte argazkien salmentatik, Marari laguntzeko

Julen Murua Mesonero 2025eko urtarrilaren 24a

Bihar arte dago ikusgai Artgazkik antolatu eta 30 argazkiz osatuta dagoen 'Euskal Herria zure begietatik' erakusketa.

Bihar arte egongo da ikusgai Artgazki elkarteak antolatutako Euskal Herria zure begietatik erakusketa, Kulturaten. 30 argazki daude ikusgai erakusketan, eta 35 eurotan dago salgai horietako bakoitza, "CLN1 motako Batten gaixotasun arraroa duen Mara San Jose Arrasateko haurrari laguntzeko". Artgazki elkarteko Jon Alzak adierazi duenez, 22 argazki saldu dituzte –egueneko datua–; hortaz, 770 euro eskuratu dituzte argazkien salmentetatik. Horrez gain, Alzak dio "laguntzetatik lortutakoa eta gastatutako dirua" kontuan hartu behar dutela, eta "bukaeran geratzen den diru guztia" Mara San Joseri laguntzeko erabiliko dutela. Hala, "balorazio oso ona" egin du Alzak, "jende asko" joan delako erakusketa ikustera eta, horrez gain, "ikusi dutenek zabalkundea egin dutelako gainontzeko herritarren artean"; hori "eskertzekoa" dela aitortu du Artgazkiko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak