Gernikako Audience taldearen lekukoa hartuko du Pi LT taldeak urtarrileko Kooltur Ostegunak ekimenaren hirugarren kontzertuan. 90eko hamarkadan sortu zen Mungiako taldea eta metalean eta rockean oinarritutako hainbat disko kaleratu zituzten. 2005an, baina, proiektua baztertuta utzi zuten, eta bi hamarkadaz taldea deseginda egon ostean, berriro ere elkartu eta kontzertu bira bat iragarri dute.
Urtarrileko azkena, Esanezin
Esanezin taldearen kontzertuak emango die bukaera Kooltur Ostegunak ekimenaren urtarrileko kontzertuei. Ianire Aranzabe altzagarrak abiatu zuen bakarkako proiektua, 2021ean, eta laukote formatuan dihardute gaur egun. Urtarrilaren 30ean izango da emanaldia, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan hasita, zazpi eurotan.