Errezoarekin lotutako topaketak egingo dituzte hamabost egunean behin

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urtarrilaren 22a

Pako Etxebeste apaizak gidatutako saioak joan den astean abiatu zituzten eta bi astean behin egingo dituzte, martitzenetan, abade-etxean, 19:00etan. Hurrengo saioa urtarrilaren 28an izango da. Horrekin batera, domekan, eukaristia familiarra ospatuko dute, 11:00etan, San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Honako egun hauetan egingo dituzte errezoarekin lotutako topaketak Pako Etxebeste apaizarekin:

  • Urtarrilaren 28an.
  • Otsailaren 11an eta 25ean.
  • Martxoaren 11an eta 25ean.
  • Apirilaren 8an.
  • Maiatzaren 6an eta 20an.
  • Ekainaren 3an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak