Ointxeko junior mailako neskek asteburuan borobildu dute denboraldi ederra, mailaz igo dira eta. Lauko finalean Beasain eta Ordizia izan zituzten kontrario, eta bi taldeak gaindituta lortu dute mailaz igotzea. Zapatuko final-erdian, Beasainen aurka, moreek "partidu oso serioa" jokatu zuten. Emaitzean islatu zen bezala neskek haien erritmora eraman zuten momentuoro partidua (71-41).
Garaipen garrantzitsu horrek domekako finala jokatzeko aukera eman zien, eta hor ordiziarrak zituzten zain, eta gainera, Ordiziaren kantxan zen finala. "Erronka horren aurrean Ointxe! Mondragon Unibertsitateak urte osoan eginiko lanaz gain, indar guztiarekin lehiatu behar izan zuen espero zuten garaipena lortu arte. Kostata, baina azkeneko laurdenean 10 puntuko abantaila lortu zuten eta defentsan finkatu ziren abantaila hori mantentzen", adierazi dute klubetik. Hala, 57-65 irabazi zuten norgehiagoka, eta horri esker Arrasateko taldeko juniorrek Euskal Ligan jokatuko dute hemendik urte bukaerara.