Martxan dira Antoñako frontoiak eraberritzeko lanak

Hasier Larrea 2025ko urt. 20a, 19:03

Arrasateko Udalak jakinarazi du obrek zortzi asteko iraupena izango dutela, eta, epe horretan, erabilera mugatuta egongo dela.

Gaur hasi dituzte Musakolako kiroldegian dauden Antoñako bi frontoiak eraberritzeko lanak. Duela urtebete inguru Udalak urgentziazko esku hartzea egin zuen Antoñan segurtasuna bermatzeko, ezker paretako hormigoizko zatiak erori ostean. Ondorioz, ezker paretan, hainbat zulo agerian geratu ziren, eta hauek konpontzeko lanak dira gaur hasi dituztenak. Konponketa horiek egiteaz gain, frontoien mantenu orokorra burutzeko aprobetxatuko dira lanak.

Antoñako frontoien eraberritzea zortzi asteko epean egitea aurreikusten du Udalak, eta, ondorioz, erabilera mugatua izango dute. Udaletik azaldu dutenez, lehenik solte dauden pareta zatiak pikatu eta konponduko dituzte eta, azkenik, frontoiko paretak berriz margotu. Lanak Orion Reparación Estructural SL enpresak burutuko ditu 90.906,57 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak