Arrasateko eta Baztango jokalariek pasilloa egin zieten partidua hasi aurretik, Agirreren senideei. Arrasateko Txistularien laguntzarekin aurreskua dantzatu zieten, eta ARTEko familiaren partetik lore sorta ederra jaso zuen Agirreren familiak Xabier Gardoki Jabo ARTko kapitainaren eskutik. Omenaldia borobiltzeko, Agirreren senideek ohorezko sakea egin zuten. Partuaren amaieran, berriz, ART-ko taldekideek pankarta ere jarri zuten eta talde argazkia atera zuten senitartekoekin.
Egun berezia Agirreren familiarentzat
Iraitz Arriaran "pozik agertu zen partiduaren amaieran, ARTko kideek adierazitako babes osoarengatik: "Egun polita izan da. Prestatuta genuen bueltako lehenenego partidua, etxean, bere omenez jokatzea. Eskerrak eman beharrean nago, taldekide guztiek eman didaten babes osoagatik, eta, baita Mojategiko harmailetara bertaratu direnei".
Baztandarren aurka galduta
Aurten jokatutako hamar partiduetatik lau irabazta, arrasatearrak bosgarren garaipenaren bila atera ziren berdegunera, baina Baztango eta Ultzamako jokalariz osaturik dagoen Menditarrakek irabazi zuten partidua, 25-26.
3-0 hasi ziren irabazten arrasatearrak, baina, lehenengo zatian gehiago izan ziren baztandarrak. Hala, bi entsegu lortuta 3-14 jarri zuten markagailua. Atsedenaldiaren aurretik markagailua orekatzen saiatu ziren arrasatearrak, eta 8-14 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, aurkariek bi entsegu jarraian egin zituzten, eta 11-26 jarri zuten markagailua. Azken hamar minutuetan etxekoek lan bikaina egin arren, ezin izan zuten partidua irabazi.