Familiei zuzendutako saioak egingo dituzte hilero Magala espazioan. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei zabalik egongo dira. "Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar", adierazi dute Arizmendi Ikastolatik.
Urtarrileko saioa mugen eta arauen ingurukoa izango da, 0-6 urteko haurren familiei zuzenduta. "Zer dira mugak? Zer dira arauak? Nork zer erabaki? Noiz eta nola erabaki? Zergatik dira hain garrantzitsuak?". Arizmendi Ikastolako profesionalak diren Maialen Martinez eta Amaia Arrieta izango dira hizlariak. 17:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.