Udal Bibliotekako lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Julen Murua Mesonero 2025ko urt. 16a, 19:34

Udal Bibliotekaren Gabonetako lehiaketaren irabazleak.

Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia, Kulturaten, eta antolatzaileek lehaiketaren laugarren edizioaren "balorazio positiboa" egin dute.

Udal Bibliotekaren Gabonetako lehiaketak baditu saridunak. Guztira 245 herritarrek hartu dute parte aurtengo edizioan –iaz baino 35 gehiagok–, eta sei pertsonak lortu dute saria. Nagusien kategorian, Itsaso Diego, Itziar Gardoki eta Miren Sagasta izan dira saridunak; haurren kategorian, berriz, Nora Rueda, Eneko Etxebarria eta Libe Calvo. Andoni Arratibel Kultura zinegotzia eta Asun Agiriano Bibliotekako arduraduna izan dira sari-banaketan, eta azken horrek azaldu du lehiaketako galderak prestatzerakoan Arrasateren "aspektu ezberdinak" hartzen dituztela kontuan, hala nola "historia, ondarea, kultura, musika eta abar". Agirianok dio galderek balio behar dutela "zerbait berria ikasteko", eta Bibliotekak "erantzunak aurkitzeko liburuak eta bestelako dokumentuak" uzten dituela erabiltzaileen eskura; gaineratu du "asko" direla erantzunak aurkitzeko "liburuetan arakatzen dutenak".

Ipuin kontaketentzat tartea

Urtarrileko azkenengo bi eguenetan ipuin kontaketak egingo dituzte Udal Bibliotekan: lehenik eta behin, Odei Arregik Ipuin lotsatiak izeneko kontaketa egingo du, 4 urtetik gorako haurrentzat, Kulturaten, urtarrilaren 23an, 18:00etan hasita; bestetik, Ana Pikak Besoetako ipuinak izeneko kontaketa egingo du, 3 urte bitarteko haurrentzat, Santa Marina auzo-bibliotekan, urtarrilaren 30ean, 18:00etan hasita. Aurrez eman behar da izena, bibliotekaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak