Proiektuari bultzada ekonomikoa emateko egin dute saskiaren ekimena eta lapurretaren ondorioz "aste zailak" pasatu dituzten arren, "herritarren berotasuna eta elkartasuna" jaso dutela adierazi dute Ereindajaneko kideek, saskirako ekarpenekin baita diru bilketa kanpainarekin ere.
Esker bereziak eman nahi dizkiete herri saskiari ekarpena egin dioten ekoizle, herriko eragile eta norbanako orori. "Zuek gabe ez litzateke saski zoragarri hau aterako. Mila esker Ines Osinaga, Barrutik Elkartea, Arrasate Eskubaloi Taldea, Naturtzaindia Elkartea, Txatxilipurdi, Goiener, Eneko Barberena, Iturrieta Sagardotegia, Boga Garagardoa, Añube, Perlata, Miau Estudioa, Etxeorratz, Goizane Azpiri, AmaDolua Elkartea, Itziar Bartolome, Des-Kontrol, Arkada Social, Ezkurtxerri… Nola ez, gure ekoizleei, Jon Ortueta, Lapatza Baserria, Ziarreta Baserria, Artazubiaga Baserria, Errastiko Ogia, Etxezuri Baserria, Euzki Okindegia, Kabuena Baserria, Mendibitzu Baserria, Gazteluko Haitza, Peruena Baserria Kerexara Baserria eta Lizarralde Baserria. Eta azkenik, zuri, denda-topaguneko kontsumitzaile horri, gure bezalako proiektu txiki bat bultzazu eta egunero sostengatzeagatik".