Arrasatekoa joan den azaroan hil zen, 53 urterekin; Euskadiko Federazioko idazkari ere bazen, eta ARTko lehen taldeko jokalari Iraitz Arriaranen ama. Partiduari dagokionez, jokatutako hamar partiduetatik lau irabazi dituzte bai arrasatearrek eta baita Baztango eta Ultzamako jokalariz osaturik dagoen Menditarrakek, baina haiek hirugarren daude eta arrasatearrak seigarrenak dira.
Eibar, Mojategin
Mojategin ikusi ahal izango den beste partidu erakargarri bat emakumezkoen Ohorezko Ligan Eibarrek eta Madrilgo Jabatas taldeek jokatuko dutena da (domeka, 12:00). Eibarren jokatzen dute, besteak beste, Lore Mar, Iana Garmendia, Kattalin, Haizea Zabala eta Ane Rincon arrasatearrek.