Zeramika ikastaroak antolatu ditu Loixe taldeak

Julen Murua Mesonero 2025ko urt. 15a, 12:32

Otsailaren 4tik martxoaren 27ra egingo dituzte saioak, martitzenetan eta eguenetan.

Zeramika prozesuak hutsetik hasita ezagutzeko edo prozesu horietan sakontzeko balioko du ikastaroak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Otsailaren 4tik martxoaren 27ra egingo dira saioak eta bi maila egongo dira: hastapen maila eta trebatze maila.

Martitzenetan eta eguenetan egingo dira ikastaroak, goizez eta arratsaldez, Arrasateko Kulturolako egoitzan.

Honako hauek izango dira ikastaroetako egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea Hastapena eta Trebatzea: martitzenetan eta eguenetan, 10:00-12:00.
  • B Taldea Hastapena eta Trebatzea:  martitzenetan eta eguenetan, 16:00-18:00.
  • C Taldea Hastapena eta Trebatzea: martitzenetan eta eguenetan, 19:00-21:00.

Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek 685 79 61 27 zenbakira idatzi dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak