Elektrikari postuari dagokionez, hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Elektrizitateko eta Elektronikako oinarrizko lanbide titulua edo baliokidea duen titulazioa izatea.
- Gida baimena: B.
- Euskara. Eskatutako hizkuntza eskakizuna: 2, derrigorrezkoa.
Kudeaketa Administratiboko Teknikari postuari erreparatuta, bestalde, hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:
- Arrasateko Udaleko karrerako funtzionarioen plantillan izatea, administrazio orokorreko eskalan, lortu nahi dutena baino beheragoko sailkapen taldeko edo talde bereko lanpostuan.
- Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan, edo lanpostuaren erreserba daraman edozein bestelako egoe ra administratiboan egotea, eta gu txienez bi urteko antzinatasuna izatea jatorrizko kidegoan edo eskalan.
- Ingeniari tekniko, unibertsitate-diplomadun, arkitekto tekniko, hirugarren graduko lanbide-heziketa, doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto, edo gradu baliokidea baten jabe izatea edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
- Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) egiaztatzea.
Informazio gehiago, hemen.