Urtarrilaren 24an hasiko dituzte San Baleixoko jaiak eta mus txapelketa izango da hitzordu nagusia. Ohi moduan, sari potoloak izango dira irabazleentzat. Izen-ematea 30 eurokoa izango da bikote bakoitzeko eta 19:00etatik aurrera egin ahal izango da.
Lehen saria, txapela, gazta eta izen-ematearekin jasotakoaren %50 izango da. Bigarren sariari dagokionez, gazta eta jasotakoaren %25. Hirugarren saria jasotakoaren %15 izango da eta laugarren saria, azkenik, jasotakoaren %10.
Honako hau da San Baleixo jaien egitaraua:
Urtarrilak 24, egubakoitza
- 19:30ean, jaiak hasteko pintxo dastatzea.
- 22:30ean, mus txapelketa.
Urtarrilak 25, zapatua
- 14:30ean, bazkaria.
- 17:00etan, poniak.
- 18:30ean, txokolate-jana umeendako eta gaztetxoendako.
- 21:00etan, kontzertuak: Txakurrak eta 112 taldeak.
Urtarrilak 26, domeka
- 10:45ean, meza.
- 12:00etan, euskal dantzak Txikitxu-Arrostaitz taldearekin.
- 13:15ean, dantzariendako luntxa.
- 14:30ean, jaien amaiera.
Autobusa, San Frantziskotik abiatuta
"Herritarrei Meatzerreka auzora gerturatzea errazteko, eta autoen erabilera ahalik eta txikiena izateko helburuarekin", autobus zerbitzu berezia jarriko du Udalak zapatu eta domekan.
Ordutegiari dagokionez, zapatuan 19:30etik 21:30era bueltaka ibiliko da autobusa, igotzeko zein jaisteko, baita gauean ere, 00:30etik 02:30era. Domekan, berriz, 12:00etatik 15:00etara ibiliko da bueltaka.
Ibilbideari erreparatuta, auzora igotzeko zein jaisteko, San Frantzisko, Muzibar eta Meatzerrekako elkartea izango dira hiru geltokiak. Herribusaren prezio berbera izango du eta Mugi txartela erabiltzeko aukera egongo da.