Bihar hasiko dituzte Uarkapeko boulderra berritzeko lanak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko urt. 12a, 11:25

Uarkapeko boulderra. Irudia: Arrasateko Udala.

Lanak otsailaren 28ra arte luzatzea aurreikusten du Arrasateko Udalak; horrenbestez, instalazioa itxita egongo da ordura arte.

Bihar, urtarrilak 13, hasiko dituzte Uarkapeko boulderra berritzeko lanak, Arrasateko Udalak jakinarazi duenez. Haren hitzetan, "urte askotako mantenu faltaren ondorioz, egoera txarrean eta zaharkitua" dago egun; besteak beste, presa batzuk solte daudela azpimarratu du, beste batzuk puskatuta, eta panelatua ere aldatu beharra dagoela. "Honek segurtasun arazoak sortu ditu azken urteetan, eta erabiltzaileen hainbat kexa ere izan dira".

Lanak, aurreikuspenen arabera, otsailaren 28ra arte luzatuko dira, eta rokodromoa birmoldatzeaz gain, hornitzea eta instalatzea izango da helburua, egungo egitura aprobetxatuz. "Gehiegizko estraplomoak murriztuko dira, modu honetan, gunea eskaladako hastapen, erabiltzaile eta ikastaroetarako egokituko da. Presei dagokienez, instalatutakoek egitura artifizialetarako UNE-EN 12572-3 Europako araua bete beharko dute, eta marka profesional batekoak izango dira". Esku presak, oin presak eta zurezko bolumen berriak jarriko dituzte, besteak beste.

Horretarako, 47.929,31 euroko aurrekontua zehaztu dute BEZa barne, eta Urkizu Agirretxe Ioseba eta Beste Bat O.E enpresek egingo dituzte lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak