Garaia Parke Teknologikoa, Orekan Biziren laguntzarekin, "ezagutza trukatzeko, profesionalen arteko konexiorako eta talentuaren kudeaketaren berrikuntzarako funtsezko topagune" bihurtu dela adierazi dute parkeko partaideek, eta espazioak "aukera paregabea" eskaintzen duela "egungo erronkei buruz hausnartzeko". Bada, hori gogoan, lau enpresaren eskutik, jardunaldi irekiak egingo otsailean zehar, eguaztenetan.
- Otsailak 5: Zein da zure talentu-estrategia? Esperientziak enpresetan talentua erakarriz eta garatuz hitzaldia, Teresa Arangurenen (Vesper Solutions) eskutik.
- Otsailak 12: IAn oinarritutako erreklutamendua. Errekrutatzaileentzat eta hautagaientzat hitzaldia, Maria Erkorekaren (Erkoreka Consultores) eskutik.
- Otsailak 19: Talentua gaindituz: nola ezagutzaren kudeaketan enpresa-estrategia indartzen duen hitzaldia, Virginia Amilibiaren (Ngloba Strategy) eskutik.
- Otsailak 26: Talentua kudeatzeko irtenbide integralak. MLAKoop kasu praktikoa hitzaldia, Maria Ruizen eta Idoia Mujikaren (MLAKoop) eskutik.
Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurrez eman behar da izena.