Ospitalarioak Fundazioa izatera igaroko da Aita Menni Ospitalea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urtarrilaren 10a

Aita Menni Ospitalea Arrasaten.

Aita Mennik kudeatzen dituen zerbitzu gehienak jarriko ditu Ospitalarioak Fundazioaren esku, eta tartean dira Arrasateko instalazioak.

Ospitalarioak Fundazioa izango da aurrerantzean Aita Menni Ospitalea, eta, horrenbestez, berak kudeatzen zituen "dispositibo asistentzialak" hartuko ditu bere gain, ohar baten bidez azaldu dutenez. "Horrez gain, gain hartuko ditu Aita Mennik psikiatrian eta osasun mentalean, desgaitasun intelektualean, adineko pertsonengan, neuro-erreabilitazioan eta kalte zerebraleko arloetan beste erakunde batzuetan egiten dituen zerbitzuak ere, seiehun profesionaleko plantillarekin, gizarte zerbitzuetakoak izan ezik".

Era horretan, arduradunen hitzetan, "garai berri bat irekiko du bere historian" Jesusen Bihotzeko Ahizpa Ospitalarioen Kongregazioak, Ospitalarioak Fundazioari emanez titulartasuna eta euren jardunaren kudeaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak