Solasaldiak, idazketa tailerrak eta ipuin kontaketak, bibliotekaren eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko urt. 10a, 12:58

Miren Amuriza Plaza.

Euskarazko sormen idazketan trebatu gura duenak Miren Amuriza Plazaren eskutik izango du aukera; izan ere, Arrasateko Udal Bibliotekak antolatuta, hastapen tailerra eginda dutenendako sakontze ikastaroa abiatuko dute urtarrilaren 14an.

Lau saio egingo dituzte guztira, martitzenetan, 18:00etatik 20:00etara. Izen-ematea zabalik dago.

Askotariko solasaldiak egingo dituzte: Komiki Klubekoek Yo no soy Mikel Laboa liburuari buruz jardungo dute, urtarrilaren 15ean, 18:00etan, Joseba Larratxe gonbidatuta; ingelesezko taldean Breakfast at Tiffany's aztertuko dute, urtarrilaren 21ean; gaztelerazkoek La plaza del diamante, hurrengo egunean; eta euskarazko taldean, Ulu egiteko bolondres bila, urtarrilaren 30ean.

Bi ipuin kontaketa ere izango dira: Odei Arregik Ipuin lotsatiak izeneko kontaketa egingo du lau urtetik gorako haurrentzat Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, urtarrilaren 23an, 18:00etan hasita eta Besoetako ipuinak izeneko kontaketa egingo du Ana Pikak 3 urte bitarteko haurrentzat Santa Marina auzo bibliotekan, urtarrilaren 30ean, 18:00etan hasita. Aurrez izena eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak