Urtarrilaren 18an egingo dute Arrasateko Zuhaitz Eguna

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 10a, 11:40

Zuhaitz Azoka, duela bi urte.

Hamabigarrenez egingo dute, Udalak antolatuta, Seber Altube plazan. "Feria edizioz edizio egonkortzen eta indartzen joan da, urtez urte erreferentzialtasuna irabazten", azaldu dute udal ordezkariek.

Ohi bezala, bertako produktuen azokarekin batera egingo dute Zuhaitz Eguna Arrasaten, urtarrilaren 18an. Hala, mintegiek Seber Altube plazan jarriko dituzte postuak 08:00etatik 14:00etara. Aurten parte hartuko dute sei mintegi honako hauek dira: Areitio (Zaldibar), Belar (Zaldibar), Natura Baso Mintegia (Arrazua-Ubarrundia), Lurberry (Zarautz), Ekoudalatx (Arrasate), Euskal Herriko hazien sarea (Gasteiz) eta Murueta Mintegia (Murueta).

Denetarik egongo da: fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak, lorategiko landareak, eta basoko fruitu txikiak, zigilu ekologikoarekin. Gainera, bi zuhaitz sorta zozketatuko dituzte erosleen artean.

Landaketa, otsailean

Zuhaitzak landatzeko garaia negua denez, Zuhaitzaren Egunaren bueltan antolatzen da zuhaitz landaketa herrikoia. Aurten, hala ere, otsailean egingo dute, azken lau urteetan moduan, Etxezarretako lur eremu zabalean. Xehetasun guztiak datozen asteetan jakinaraziko dituzte, herritar guztiei zabalik egongo baita izen-ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak