Osasun mentalaz hausnartzen jarraituko dute, hileroko hitzaldiekin

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 8a, 14:40

Arrasateko Udalak, Katearen Loturak elkarteak eta Ediren zentroak elkarlanean, osasun mentalari buruz hausnartzeko hitzaldi zikloa abiatu zuten azaroan eta aurten ere, ekainera arte, hilero hitzaldi bat egingo dute. Lehena urtarrilaren 15ean izango da, Kulturateko areto nagusian.

Osasun mentalari buruzko hitzaldi zikloaren baitan, zazpi saio prestatu dituzte urtarriletik ekainera arte eta guztiak izango dira 18:00etan, Kulturaten. Honako hauek dira:

  • Urtarrilak 15, eguaztena: Familiaren lekua; nork zaintzen du zaintzailea?, Idoia Madarieta psikologoaren eskutik.
  • Otsailak 12, eguaztena: Osasun mentaleko gaitz kroniko bat duen batekin bizitzea; nola jakin noiz ez duen nahi edo noiz ez den gai?, Idoia Madarieta psikologoaren eskutik.
  • Martxoak 12, eguaztena: Mundu psikotikora bidaia; nola ikusten da mundua psikositik?, Enrique Saracho psikiatraren eskutik.
  • Apirilak 9, eguaztena: Depresioa eta doluak. Badago depresio onik?, Idoia Madarieta psikologoaren eskutik.
  • Maiatzak 14, eguaztena: Nortasunaren muturreko nahasmena; piztia arraro bat naiz, edo pertsona berezia?, Idoia Madarieta psikologoaren eskutik.
  • Ekainak 11, eguaztena: Hitz egin dezagun suizidioaz, Enrique Saracho psikiatraren eskutik.
  • Ekainak 25, eguaztena: Agertoki berriak osasun mentalarentzat; zein da gizarteko babes sareen rola?, Idoia Mendietaren eta Enrique Sarachoren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak