Martxan da Ekin Emakumeak elkartearen Jabetza Eskola

Julen Murua Mesonero 2025ko urt. 7a, 15:04

Bi ikastaro antolatu ditu Ekin Emakumeak elkarteak; urtarrilean hasi eta martxora arte egingo dituzte saioak.

Dagoeneko zabalik dago Ekin Emakumeak elkarteak antolatu dituen ikastaroetarako izena emateko epea. Alde batetik, Yin-Tao ariketen ikastaroa egingo dute, Kontxi Garmendiaren gidaritzapean. "Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatzeko, estresa eraldatzeko eta barne bakea lantzeko tailerra" izango da elkarteak jakinarazi duenez. Urtarrilaren 16an, otsailaren 6an eta martxoaren 6an egingo dituzte saioak, 18:00etatik 20:00etara, 46 eurotan bazkideentzat eta 50 eurotan bazkide ez direnentzat.

Bestalde, Michelle Lenoirek gidatutako joskintza ikastaroa ere egingo dute. Guztira zortzi saio egingo dituzte astearteetan (16:00etatik 18:00etara, edo 18:00etatik 20:00), eta beste zortzi eguenetan (16:30etatik 18:30etara, edo 18:30etatik 20:30). Bazkideek 56 eurotan eman ahal izango dute izena, eta 60 eurotan bazkide ez direnek. Hurrengoak dira joskintza ikastaroko datak:

  • Asteartetan:
    • Urtarrilaren 14an eta 21ean; otsailaren 4an, 11an eta 25ean; eta martxoaren 4an, 18an eta 25ean.
  • Eguenetan:
    • Urtarrilaren 16an eta 23an; otsailaren 6an, 13an eta 27an; eta martxoaren 6an, 20an eta 27an.

Ikastaroetan izena eman daiteke Ekin Emakumeak elkartearen egoitzara gerturatuta, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefonoetara deituta edota emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera mezu bat bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak