'Familian jolasean' ekimena, neguko domekak goxatzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 7a, 12:26

Domeka honetan, urtarrilak 12, egingo dute lehen saioa eta 17:30etik 19:30era egingo dituzte saio guztiak. "Helburua da neguko domeka arratsaldeetan familiei denbora eta espazio bat eskaintzea modu ludikoan harremanak izateko eta gozatzeko", azaldu dute Udaletik.

0-8 urte arteko haurrak dituzten familiek elkar ezagutzeko eta elkarrekin jolasteko aukera bat da Familian jolasean ekimena, "aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta", udal ordezkariek azaldu dutenez. "Asmoa da neguko domeketan espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei, elkarrekin partekatzeko jolasa eta kalitatezko aisialdi hezitzailea". Hala, Txatxilipurdiko bi hezitzaileren laguntza egongo da, saioak dinamizatzeko eta familiek behar duten informazioa emateko.

Honako hauek dira hitzorduak: urtarrilaren 12an, 19an eta 26an; otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an; eta martxoaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean. Lekuari dagokionez, Okendoko ludotekan izango da, otsailaren 23an eta martxoaren 30ean izan ezik. Otsailaren 23an Santa Marinako ludotekan egingo dute eta martxoaren 30ean, aldiz, Usaetxeko ludotekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak