Aurten ere etorri dira Errege Magoak Debagoienera. Ohiko ibilbideak egin dituzte herrietan eta hartu dute tartea umeak altzoan edo ondoan hartu eta eurekin egoteko. Eskutitza eskura eman diete batek baino gehiagok eta ia ahopeka esan, beste batzuk, euren desioak zeintzuk diren. Arrasateko desfilea, esaterako, plazan bukatu dute beste behin eta umeekin egon aurretik, maitasuna eta bakea eskatu dute; baita bakearen aldeko isilunea egitea ere.