Urtarrilaren 20an zabalduko dute epea Arrasate-Udalatx mendi lasterketan izena emateko. Hilaren 20tik –00:00etan– 26ra –23:59ak arte– eman ahal izango da izena kronoak.com helbidean. Nortzuk lehiatuko diren, baina, zozketa bidez erabakiko dute. Otsailaren 8an egingo da zozketa hori eta modu horretan banatuko dituzte 400 dortsal izena eman dutenen artean.