2012 eta 2014 urte bitartean jaiotako gazteei zuzendutako torneoa jokatu dute gaur goizean Iturripen, eta launako formatua izan dute partiduek, alegia, talde bakoitzeko lau ordezkarik egin dute salto kantxara, eta gazteak (LH5, LH6 eta DBH1 mailetako gazteak) gustora ibili dira eskubaloian jokatzen, lagun giroan. Emaitzei dagokionez, Akerbeltzekoak izan dira torneoa irabazi dutenak, eta bigarren sailkatu da MJN taldea.