San Silvestre eguna umoretsu eta mozorrotuta ospatu dute Musakolan

Hasier Larrea 2024ko abenduaren 31

Haurrak eta helduak animatu dira jantzi xelebreak soinean lasterka egitera. 3 eta 13 urte artekoak izan dira Legarra plazako helmugatik irteten lehenak, adin tarteka banatuta. Nagusien txanda etorri da gero, eta auzoari pare bat buelta emanda, giro ederra sortu dute ikusleekin batera.

213 helduk eta 225 haurrek parte hartu dute guztira. Helduetan, Nerea Baena eta Mikel Velasco izan dira azkarrenak. Mozorrorik onenaren saria Ines Aldayri eman diote, astoz jantzita eta dragoia bizkarrean irteteagatik.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak