Urteurren urtea du Arrasate Musikalek eta bandaren Urtezahar eguneko kontzertuak ere bai. Orain 30 urte egin zen lehenengo Urtezahar eguneko kontzertua, udaletxeko arkupean.
Gaurkoan lau pieza jo ditu Arrasate Musikaleko Bandak Mikel Markiegiren zuzendaritzapean: Mendi-Mendiyan (J. M. Usandizaga), Bassi, la marioneta (Ferrer-Ferran), Nino Rota Film Music (M. Peeters) eta Puzta (J. Van der Roost).
Ohitura dutenez, bandako kide berriei ere ongietorria eskaini diete. Banan-banan esan dituzte izenak. Zortziak zutitu eta publikoaren txaloak jaso dituzte. Honakoak dira:
. Juan Carlos Diaz (klarinetea)
. Alberto Ozaeta (klarinetea)
. Yolanda Perez de Arenaza (fagota)
. Julen Aiastui (tronboia)
. Pruden Amosarrain (perkusioa)
. Ainhoa Busto (oboea)
. Manex Nuñez (oboea)
. Aratz Arenaza (tronpeta)
Bideoan, J. M. Usandizagaren Mendi-Mendiyan pieza.