Yogurinha Borovaren musikaren erritmoa hark proposatutako koreografiak dantzatu dituzte gaur Arrasateko Seber Altube plazako karpan. Umeei zuzendutako bere lehen diskoa aurkeztu du Borovak; orain urtebete inguru kaleratutako Amona molona. Bertan, aniztasunari, maitasunari, errespetuari, askatasunari eta beste hainbat gairi abesten die. "Gora maitasuna eta gora aniztasuna", esan du.