Trizikloak Iturbide egoitzara iritsiko dira zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 26a, 14:57

Zarautzen egindako ibilaldia. (Argazkia: BIZI BAE).

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizikletaz Adinik Ez elkarteko kideak Arrasaten izango dira abenduaren 28an, adinekoentzako BIZI BAE programaren baitan. Hala, 11:00etan Iturbide egoitzatik abiatuta, ordu erdiko paseo bat egingo dute herrian.

BIZI BAE proiektuaren baitan, trizikloak Iturbide egoitzara iritsiko dira zapatuan. Hiru boluntariok gidatutako hiru triziklo egongo dira ibilaldian, eta sei egoiliarrek izango dute parte hartzeko aukera. "Jarduera horrekin, egoitza-zentroetan bizi diren adinekoak beren komunitatearekin konektatzen dira berriro, esparru iraunkor, osasungarri eta berdintasunezko batetik, errespetua sustatuz eta belaunaldien arteko harremanak ehunduz", azaldu dute antolatzaileek.

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizikletaz Adinik Ez elkarteak hitzarmen bat sinatu dute lurraldeko hemeretzi egoitzatako 160 pertsonak trizikloan ibilaldiak egiteko aukera izan dezaten. Ekimen hori Gipuzkoako hamalau udalerritara iristen da, eta 130 egoiliarrek baino gehiagok haien udalerrietako kaleak trizikloetan zeharkatzea ahalbidetzen du, BAE Donostiako 60 boluntariok baino gehiagok gidatuta.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten udalerriak honako hauek izango dira: Bergara, Irun, Hondarribia, Eibar, Elgoibar, Arrasate, Andoain, Lasarte, Donostia, Beasain, Segura, Villabona, Azkoitia eta Zumaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak