The Dealers Gasteizko talde beteranoa da, bere ibilbidean hainbat gorabehera izan dituena, baina betidanik estatu mailan 60ko hamarkadako rocka aldarrikatzen erreferentea izan dena. Haien kantutegian, garagea, psikodelia, beata, rock-and-rolla, popa eta bestelakoak daude.
Orain, isilune luze baten ostean, Tabula Rasa izeneko lan luzea kaleratu dute, ingelesa, euskara eta gaztelania tartekatuta, eta kritika ezin hobeak jaso ditu nonahi.