Txoronpio, Txoronpia, Lamia eta galtzagorriak ohiko moduan, tronkomobilean, iritsi dira klaxona joaz, umeen eskutitzak jasotzera datozela iragarriz. Ordurako Munar plazan haur eta guraso ugari zeuden zain aterpean.
Trikitilari eta dultzaina doinuak izan dituzte girotzen, eta eskutitz guztiak jaso eta gozokiak banatu ostean, dantzan ere egin dute guztiek batera.
Munarren izan ostean, herriko beste hainbat txoko bisitatu dituzte, haurrek aukera izan zezaten leku batean edo bestean euren eskutitzak entregatzeko.
Arratsaldean, Olentzero
18:00etan, berriz, Olentzero jaitsiko da Monterronetik eta ibilbide hau egingo du: Otalora, Maalako errebala, Erdiko Kale eta Herriko Plaza. 19:00etan agurra egingo diote plazan bertan.