Serie B-ko txapelketak ireki du pilota jaialdia. Bertan, Egiguren V.ak eta Bikuñak 22 eta 17 irabazi diote Larrazabal eta Salaberriari. Txapelketa nagusiko partida izan da jarraian, Aspek eta Baikok antolatuta. Artola eta Mariezkurrena II.a nagusitu dira partida horretan, Altuna III.ari eta Arangureni 22 eta 19 irabazi ostean. Amaitzeko, Ander Murua arrasatearra, Aldabe bikotearekin batera, Bakaikoa eta Lizeagaren aurka lehiatuko dira.