Ikusmina piztu du bost metroko altueran aizkorarekin ebaki bertikalaren probak

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko abe. 22a, 17:02

Zaldibar frontoian herri kirolen erakustaldia izan da. Bi bikote misto aritu dira nor baino nor gehiago eta ikusgarriak izan dira bost metroko altueran aizkorarekin ebaki bertikalak egin dituzten momentuak.

Bi bikote misto izan dira lehian aurtengo herri kirolen erakustaldian Zaldibarren: Karmele Gisasola eta Oier Kañamares, Uxue Ansorregiren eta Juenl Kañamaresen aurka. Eta proba hauek egin dituzte: harri-jasotzea, bost metroko altueran aizkorarekin ebaki bertikala, txingak, aizkorarekin ebaki horizontala eta korrika.

Erakustaldiaren amaieran, Zaldibarren bertan, motozerrarekin eguneko protagonista den Gurutze txerria irudikatu dute enbor zati batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak