Bertso saioa Santamasen bezpera goxatzeko

Gontzal Belategi Zubia 2024ko abe. 22a, 12:00

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak antolatuta, puntako bertso saioa izan zen Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan. Ane Zuazubiskar arrasatearra, Aitor Tatiegi oñatiarra, Alaia Martin eta Andoni Egaña izan ziren oholtza gainean kantuan.

Urteroko gisan, Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak bertso saioa antolatu zuen Santamas bezperan. Puntako bertsolariak izan ziren oholtza gainean, tartean bi debagoiendar, Ane Zuazubiskar arrasatearra eta Aitor Tatiegi oñatiarra. Hauekin batera 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldun den Alaia Martin eta Andoni Egaña izan ziren kantuan. Gai jartzailea ere debagoiendarra izan zen, Olatz Zuazubiskar arrasatearra.

Urteroko bertso saioak izan zuen berritasun bat: kokapena. Lehenengoz Juan Arzamendi Musika Etxean (JAME) izan zen bertso jaialdia eta bertsolariek ez zuten honi aipamena egiteko aukerarik galdu. "Bertso saio bat lehenengo aldiz / gaur gure areto hontan" kantatu zuen Zuazubiskarrek, "Musika eskolan belarri txarra / neretzat sarri sol la da / bertsolaritza bapatean da / nobatoak denok gara / hargatik nator garai bateko / aprendizen eskolara" jarraitu zuen Egañak.

Sarrera guztiak salduta, goraino bete zen JAMEko auditorioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak