Artzai txakur beterano eta gazteen erakustaldia Kondekuan

Gontzal Belategi Zubia 2024ko abe. 21a, 16:14

Artzai txakurren erakustaldia egin dute gaur Kondekuan, Santamasetako egitarauaren barruan. Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin (GIATE) elkarlanean antolatu dute erakustaldia. 

Santamasetako egitarauaren barruan, artzai txakur lehiaketa egin dute gaur, zapatua, Kondekuako zelaian. Estepan Plazaolak aurkeztu du erakustaldia, eta Jose Ramon Garcia artzaiak gidatu du. Garciaren As, Lia eta Bitu, Mikel Calderonen Sua, Esther Caminoren Yako eta Juan Carlos Alonsoren Bizkor txakurrek hartu dute parte bertan.

Txakur beteranoak eta hezten dabiltzan txakurrak uztartuta jardun dira. Txapelketetan ibiltzen diren txakur beteranoek beraien abilezia erakutsi dute proba ezberdinen bitartez. Gazteenek berriz hezte prozesuan ikasitako guztia jarri dute praktikan, hauetako batzuentzat jendaurrean jartzen ziren lehen aldia zelarik. Txakur gazteen presentzia aprobetxatuta, hauek hezteko erabiltzen dituzten teknikak ere azaldu dizkiete bertaratu diren herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak