3.600 euro banatu ditu Arrasateko Udalak erakusleiho ederrenak ipini dituzten komertzioen artean. Traskilonek (1.000 euro), Santa Marina farmaziak (700 euro), Otamendi harategiak (600 euro) eta Altuna lurrindegiak (500 euro) jaso dute lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren sariak, epaimahaiak emanda.
Era berean, epaimahaiak, 200 euroko lau aipamen berezi banatu ditu. Elena arropa dendak, Interesport Loramendik, Portaloi optikak eta Toñi eta Sandra ile-apaindegiak jaso dituzte horiek.
Sariak herritarrendako
Herritarren Saria aukeratzeko botoa eman duten herritarren artean (1.623 boto) 120 euroko hamar bonu zozketatu ditu Udalak. Era berean, Haur eta Gazteen Saria eman duten 226 herritarren artean, 50 euroko bost bonu banatu ditu.