Urteko azoka handienerako, lau gune eta hamaika salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko abe. 20a, 18:01

Azokaren Seber Altubeko gunea, iaz.

Txerriarekin batera santamasetako bereizgarri den azoka Seber Altuben, Biterin, Jokin Zaitegin eta Jose Maria Arizmendiarrieta plazan egongo da kokatuta domekan.

Seber Altube plazan fruta, barazki eta herriko saltokien azoka egongo da, hainbat posturekin; Jose Maria Arizmendiarrieta plazan 27 ganadu-postu egongo dira; Jokin Zaitegi plazan, berriz, Arrasateko eta inguruko herrietako 38 artisau-postu jarriko dituzte –aurten plazan egongo dira artisau-postu guztiak, Biteri kalean ere jarri gabe–; eta, amaitzeko, Biteri plazan Euskal Herriko askotariko produktu gastronomikoak erosteko aukera egongo da. Bestalde, herri kirolen erakustaldia Zaldibarko frontoian egingo dute aurten ere, 12:30ean hasita.

Komisiñoak dena du prest

Komisiñoko kideak "gogotsu eta pozik" daude datozen egunetarako: "Denak dauka oso itxura ona, orain arteko lana oso bide onetik doa. Ez dugu zalantzarik herriaren erantzuna ere ederra izango dela... Orain, eguraldiak ahalik eta ondoen erantzutea falta da. Baina, gure aldetik, dena prest... Gora santamasak!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak