Azaroaren 25etik abenduaren 2ra bitartean egin zituen Guardia Zibilak ikuskapenak, Europar Batasunera modu irregularrean sartutako artikuluak aurkitzeko, iruzur fiskala edo faltsutzea prebenitzeko eta eta jokoek zein jostailuek kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat izan behar dituzten segurtasun-neurriak hartzeko helburuarekin. Arrasaten ez ezik, Azkoitian, Zarautzen, Donostian, Irunen, Lasarte-Orian, Oiartzunen, Eibarren, Tolosan eta Olaberrian aurkitu dituzte kontrabandoko araudia hausten duten jostailuak. Aurkitutako materialaren aretan nabarmentzen dira mahai-jokoak, dardoak, peluxeak, peontzak, helikopteroak eta autoak, besteak beste.
Denda horiei kontrabandoko eta segurtasuneko arau-hauste administratiboak egin izana leporatu diete, eta establezimendua ixteko edo jarduera eteteko zigorra jaso dezakete, baita milioi bat euro arteko isunak ere.