Indarkeria matxistaren prebentziorako eta sentsibilizaziorako guneak egongo dira Santamasetan

Julen Murua Mesonero 2024ko abe. 19a, 18:29

Santamasetan "indarkeria matxistarik gabeko aldarria" egitearekin batera, jaietan eman daitezkeen "indarkeria matxistei aurre egiteko baliabideak" herritarren eskura jarriko ditu Udalak.

Arbolapetan kokatuko da baliabide horietako bat, eta herritarrak indarkeria matxistaz kontzientziatzeko kokatutako informazio gune bat izango da; 20:00etatik 00:00etara bitartean egongo da.

Horrez gain, "eraso matxisten aurrean arreta eta eskuhartzeko puntua" egongo da Gazte Bulegoan. Udaleko Berdintasun Sailetik jakinarazi dutenez, "Arreta puntuak, jaietan gertatzen diren edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, erasoa jasan duenari aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta emozionala zein bide-laguntza eskaintzea du xede. Gainera, aurre egiteko dituen aukeren
gaineko informazio egokia eta aholkularitza ere eskainiko da". Arreta puntu hau 00:00etatik 08:00etara egongo da irekita Gazte Bulegoan.

Bukatzeko, abenduaren 22ko 20:00etatik, abenduaren 23ko 08:00etara arreta telefonoa egongo da: 688 809 137.

Berdintasun sailetik adierazi dutenez baliabideek "nesken* ahalduntzea indartzea eta mutilen jarrera sexista eta matxistak prebenitzea" dute helburu, jaiak "emakumezkoentzako* ere espazio seguruak" izan behar dutela azpimarratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak