Gabonetako 4X4 eskubaloi txapelketa antolatu du Arrasate Eskubaloik. Urtarrilaren 2an eta 3an jokatuko dute, Iturripen, 10:00etatik 14:00etara, eta abenduaren 22ra arte egongo da izena emateko aukera. Taldeka eman beharko da izena eta 20 talderendako lekua egongo da gehienez.