Salgai daude gala lirikorako azken sarrerak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 16a, 15:05

David Baños eta Yeonjoo Park. Irudia: Ozenki elkartea.

Ozenki elkarteak antolatuta, Amaia antzokian izango da eguaztenean, hilaren 18an, Opera 2001 konpainiaren eskutik, 20:15ean. Yeonjoo Park soprano korearra eta David Baños tenor espainiarra arituko dira oholtza gainean, besteak beste.

Formatu "klasikoagoetara" itzuli nahi izan du aurten Ozenki elkarteak, "talentua eta kalitatea" batu nahian emanaldi batean, eta, hala, hortaz gozatzeko aukera izango da etzi. Herritarrek, sarrerak erosteko aukera dute, gainera, oraindik: Amaia Antzokiko webgunean edo Arrasateko Udalarenean eros daitezke. Horrez gain, ozenkielkartea@hotmail.es helbidera mezu bat bidali daiteke, eta Altuna lurrindegian ere eskura daitezke 25 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak