Carlos Garciak, Mondragon Unibertsitatek Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaileak, eta Jesus Maria de la Mazak, Innoavaliak lehendakariak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Arrasaten eginiko bilkura batean. Akordioak helburu du ikerketa proiektuetan kolaborazioa sustatzea, eta baita ikastaro, tailer, mintegi edo kongresuetan lankidetza ere. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak dituen campusetako ikerketa laborategietako ekipamendu teknologikoak eskuratzeko bide izan nahi du akordioak.