Herriko erakusleihoak apaindu eta komertzioari bizitasuna eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin antolatzen du Arrasateko Udalak Erakusleiho Lehiaketa, eta edizio honetan 30 dendak hartuko dute esku. "Herritarren saria" eta "haur eta gazteen saria" bozkatzeko epea abenduaren 13tik 18ra izango da, udal webgunean, dendetako LED karteletan dauden QRaren bitartez, Ibai-Arteko webgunetik, edo eta BAZen bozkatzeko aukera egongo da. Sari bakoitza 500 eurokoa
izango da.
Botoa ematen duten herritarrek ere saria izango dute, izan ere, "Herritarren saria" bozkatzen dutenen artean 120 euroko 10 bonu banatuko dira herriko dendetan gastatzeko, aurreko urtean baino 5 sari gehiago, eta "haur eta gazteen saria" bozkatzen dutenen artean 50 euroko 5 bonu banatuko dituzte.
Beste sariak epaimahaiak erabakiko ditu
Lehen lau sariak, eta aipamen berezia, hainbat eragilez osatutako epaimahai batek emango izendatuko ditu. Epaimahaia 4 eragilez osatua egongo da, Ibai-Arte, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, diseinuan aditua dena eta Arrasateko Udalaren ordezkaritza. Lanak baloratzerakoan, irudimena, originaltasuna, lanketa, estilismoa, mezua eta gabonetan girotua izatea baloratuko dira.
Sariak:
1. saria: 1.000 euro.
2. saria: 700 euro.
3. saria: 600 euro.
4. saria: 500 euro.
Aipamen berezia: 200 euroko 4 sari.