Lamia eta galtzagorriak etorri dira Olentzeroren gutunak banatzera

Hasier Larrea 2024ko abenduaren 14a

Borobileko dantza parte-hartzailearen deia jaso dute Olentzeroren lagunek, eta Herriko Plazara bertaratu dira. Haurrek gogo onez hartu dituzte eskutitzak, Olentzerori eskatuko diotena idazteko. Esan bezala, dantzan aritu dira aurrez, Txikitxu-Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeetako kideen laguntzarekin, eta Udalaxpe txistulari taldeak eta Arrasateko trikiti eskolako ikasleek jarritako erritmoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak