"Kafe solasaldia" egingo dute Abaroa elkartean hilaren 19an

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 11a, 16:22

Bizipozek sustatutako eta Obra Social La Caixaren laguntzarekin garatutako proiektuaren helburua da udalerriko pertsona nagusien gizarte-premiak identifikatzea eta ezagutzea.

Kafe solasaldiak proiektuaren baitan, beste topaketa bat egingo dute Abaroa elkartean abenduaren 19an, 11:00etan. "Aurreikusitako genuen aurreko topaketa ezin izan genuen gauzatu, eta orain beste data bat proposatzen da herritar guztien parte-hartzea bultzatzeko", adierazi dute Bizipozetik.

Kafe solasaldiak bilera sozialak baino "askoz gehiago" dira, antolatzaileen esanetan: "Esperientziak partekatzeko, egungo gizarte-erronkei buruz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko gune bat eskaintzen dute".

Datorren astean egingo duten saioak bi orduko iraupena izango du, Bizipoz kooperatibak dinamizatuko du eta Abaroa elkarteko lehenengo solairuko A eta B gelan egingo dute, "ingurune hurbil, inklusibo eta parte-hartzailean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak