'Gabonak... etxean norbait falta denean' hitzaldia Maite Urzainen eskutik

Sara Lanz 2024ko abe. 11a, 15:20

Maite Urzain erizaina Goienan, artxiboko irudi baten.

San Felipe Elkarlaguntzak eta AmaiDolua Elkarteak, Gabonak...etxean norbait falta denean hitzaldiaren VIII. edizioa antolatu dute. Abenduaren 17an, asteartea, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute arratsaldeko 18:00etan.

AmaiDolua irabazi-asmorik gabeko elkarteko lehendakari Maite Urzainek, dolu terapeuta eta irakasleak, eskainiko du dolua eta Gabonak ardatz dituen berbaldia. Hitzaldiari Musika bidelagun doluan ekintzarekin emango diote amaiera musikatua.

"Maite ditugun pertsonak hiltzen direnean, Gabonak eta esanguratsuak diren beste data batzuei aurre egiteko jarraibide osasungarriak partekatuko ditugu. Zure burua kokatzen lagunduko dizugu, gure arteko babesa sortuz", adierazi dute San Felipe Elkarlaguntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak