Ander Garay batzarkide jeltzaleak adierazi du ekintza "autoritarioa, aldebakarrekoa eta koldarra" izan zela, eta gogorarazi du ez dela lehen aldia Euskadiko mendietako bidegurutzeen aurka egiten dela, Goikogane, Alpitsu eta Ganaltoko antzeko gertakariak aipatuz. "Ezin dugu beste aldera begiratu kultura-ondarearen eta memoria kolektiboaren aurkako erasoak diren ekintzen aurrean", azpimarratu du.
Zera gaineratu du: "Eraispena gaitzetsi ez izanak, modu batean edo bestean, erasoa babestea dakar, auzolanaren aurkako erasoa, ezeren truke eta hildakoak omentzeko egindako ekintzaren aurkako erasoa babesten delako".