Durangoko Azokan izan da Intxorta 1937 Kultur Elkartea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 9a, 11:06

'Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik' liburuaren aurkezpena, Durangoko Azokan. Irudia: Intxorta 1937.

Abenduaren 5etik 8ra bitartean egin da azoka, eta han izan dira elkarteko kideak: erakusmahai bat jartzeaz gain, lan batzuk aurkeztu dituzte.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak "pozik" daude Durangoko Azokan izan duten harrerarekin. Haien esanetan, erakusmahaian egoteaz gain, hiru liburu aurkeztu dituzte egun hauetan, eta 112 lagun bildu dira aurkezpen horietan; Tortura Arrasaten, genero ikuspegitik da aurkeztutako lanetako bat, eta ikusgai dago Youtuben.

36ko gerrako haurren izenak, izanak eta aurpegiak jasotzea ere badute helburu elkarteko kideek, Euskal Herrikoak osatzeko, eta jakinarazi dute 24 kontaktu egin dituztela egun hauetan. Are gehiago, salmentei dagokienez, irabaziak erdietsi dituzte: 149 liburu saldu dituzte eta Orratz Begia izan da salduena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak